Castellano | Euskara | Français | English
Biztanleria Aktiboaren Inkesta
2007ko laugarren hiruhilekoan, Nafarroan, 303.500 biztanle aktibo daude; hau da, 16 urtetik gorako biztanle guztien %60,31. Landunak, berriz, 290.600 dira: 168.100 gizonezko eta 122.500 emakumezko. Eta hurrenez hurren, %69,96ko eta %50,79ko jarduera tasa daukate. Foru Erkidego osoko biztanleen %4,27 daude langabezian; Espainian, berriz, %7,57. Biztanleria Aktiboaren Inkesta berriko datuak dira. Bertan, aintzat hartu dira estatistika sistemak izandako aldaketa eta lagineko pertsona kopuruaren hazkundea (besteak beste etorkinak ere kontuan hartuz).

Populazioa eta biztanleria Nafarroan. 2007ko 4. hiruhilekoa.

Jarduera tasa ekoizpen sektoreen arabera. 2007ko 4. hiruhilekoa.

Jarduera tasa Nafarroan sexuaren arabera. 2007ko 4. hiruhilekoa.

Jarduera eta langabezi tasa Nafarroan eta Espainian. 2007ko 4. hiruhilekoa.