Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Xehekako Zerbitzuen jarduera moderatu egin da 2008ko lehen hiruhilekoan.
Nafarroako Xehekako Zerbitzuek 2008ko lehen hiruhilekoan izandako jardueraren inguruan iritzi ezkorra dute enpresariek, hirugarren hiruhilekoz jarraian.
Gastuaren araberako taldeei dagokienez, Elikadurak aurreko hiruhilekoan hasitako beherakadarekin jarraitzen du; Bestelakoak izeneko taldeak, bestalde, dezelerazio puntu bat bizi izan du hirugarren hiruhilekoz jarraian, nahiz eta dezelerazio hori aurreko epealdikoa baino samurragoa izan.
Enplegu-maila aurreko hiruhilekoaren berdina da ia-ia; inbertsioak, bestalde, hiruhileko osoaren igurikimen baikorrenak islatu ditu.
Nafarroako Xehekako Zerbitzuei buruzko Inkestan enpresarien iritziak jasotzen dira, honako alorretan: enplegua (langile-kopurua eta langileria aldaketa), jarduera-maila (lan-kopuruaren aldaketa eta salmentengatiko sarrerak), prezioen bilakaera (hala hornitzaileena nola jendaurreko salmentena) inbertsio eta aurreikusitako langile-kopuruaren ikuspegiak. Inkesta kualitatibo bat da, Nafarroako Estatistika Institutuak burutzen duena.

Jarduera mailaren bilakaera, aurreko hiruhilekoarekin alderaturik.

Jarduera mailaren bilakaera, aurreko urteko hiruhileko berarekin aldetarurik.