(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Enpresaburuen konfiantza

Enpresaburuen konfiantza

Industria Koiunturari buruzko Inkesta. 2008ko otsaila.

Nafarroako enpresariek industriaren bilakaeraren inguruan duten konfiantza moderatu egin da apur bat.

Moderazio apur bat ikus daiteke, baita ere, ekoizpenaren joerak izandako bilakaeran eta industria-ondasunen eskaera-zorroan.

Industriako Klimak bizi duen ziurgabetasun-sintomek, produktu metalikoen eta garraio materialaren alorrean izan dute eragina gehienbat; izan ere, eremu horiek zertxobait dezeleratu dira, azken hilabeteetan izandako berreskuratzearen ostean. Bilakaera hori, bestalde, konpentsatu egin da, zati batez, bestelako sektoreetan bizi izandako gorakadarekin: nekazaritzako elikagaien industria, papera, zura eta altzariak.

Espainia mailako Industria Klimaren adierazleak islatzen du beherakadarik eta aipagarriena; EB eta Nafarroako adierazleek, bestalde ziurgabetasuna adierazten dute, urtarrilean bizitako egonkortasunaren ostean.

Industria Klimaren Adierazleak, enpresariek ekoizpen-joeraren, eskaera-zorroen eta stock-en inguruan dituzten usteak jasotzen ditu. Datu horiek, Industria Koiunturaren Inkestaren bidez lortutako emaitzetatik lortzen dira (Nafarroako Estatistika Institutua).

Evolución del Clima Industrial
Industriaren Egoeraren bilakaera

Nafarroako INDUSTRIA EGOERAREN GAINEKO INKESTARI buruzko informazio gehiago

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa