(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Kontsumitzaileen konfiantza

Kontsumitzaileen konfiantza

Nafarroako kontsumitzaileen konfiantza Kontsumitzaileen Konfiantza-indizearen bidez neurtzen da (KKI); horren arabera, iragan ekitaldiaren maila berean mantendu da 2008ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko bi hiruhilekoetan beherakada nabarmena izan ostean. Egora ekonomikoaren eta aurrezki-aurreikuspenaren inguruan ezkortasunak bere horretan dirauen arren, erosteko probabilitatea berreskuratuz doala esan daiteke, aurreko hiruhilekoaren hondatze sakonaren ondoan.

Espainia nahiz Europar Batasuneko kontsumitzaileen pertzepzioa ezkorra da, ondoz ondoko hirugarren hiruhilekoz. Egoera horrek, hala ere, kontrastatu egiten du Nafarroan bizi den egonkortasun egoerarekin.

Kontsumitzaileek, ordea, ez dute horren iritzi baikorra honakoen inguruan: Egungo egoera ekonomikoa, etxeko ekonomiaren aurreikuspena, eta aurrezkiaren balorazioa.

Kontsumitzaileek n iritzi baikorra dute honakoen inguruan: Ondasun iraunkorren erosketa, Prezioak eta Lan-mrkatua.

Horiek dira Nafarroako Kontsumitzaileen Koiuntura Inkestatik ateratzen diren datuak; inkesta hori Estatistika Institutuak burutzen du, hiru hilero, ausaz aukeraturiko 640 etxetan. Adierazle hori Europan nahiz Estatu Batuetan sortzen direnen parekoa da, eta sarritan erabiltzen da familien kontsumo-zikloa aztertzeko.

Índice de situación económica familar

Familien egoera ekonomikoaren indizea.

Evolución del Índice de Confianza del Consumidor en Navarra, España y UE

Kontsumitzaileen Konfiantza Indizearen bilakaera, Nafarroan, Espainian eta EBn.

Nafarroako KONTSUMITZAILEEN EGOERA EKONOMIKOAREN  GAINEKO INKESTARI buruzko informazio gehiago
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa