Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroan 2008ko apirileko Kontsumorako Prezioen Indizea %0,9 igo zen aurreko hilabetearen aldean; beraz, urtetik urterako aldaketaren tasa %4,0an jarri zuen, Espainian baina bi dezima gutxiago.
Pasa den hilabetean, hileko indize osoan izan zuen eragina kontutan hartuz, honako igoera hauek nabarmentzen dira: Jantziak eta oinetakoak (%7,2), Etxerako tresneria (%1,3), Garraioa (%0,6), Aosialdi eta Kultura (%0,6). Bakoitzak 0,747, 0,092, 0,090 eta 0,074, ondorioa izan zuen indize orokorrean, hurrenez hurren.
Beherakadak, berriz, Aisialdi eta Kulturan (-%2,1) besterik ez ziren izan, eta haren ondorio negatiboa 0,181ekoa.
Bestalde, urtetik urterako aldaketari dagokionez, ondoko taldeak nabarmentzen dira: Etxebizitza (%6,8), Elikagai eta edari ez alkoholikoak (%6,7) eta Garraioa (%5,8). Gainerakoetan igoerak ez ziren horren nabarmenak izan eta bakarrik Aisia eta Kulturan (-%1,9) eta Komunikazioetan (-%0,6) izan zen tasa negatiboa.

Nafarroako eta Espainiako urtetik urterako garapen alderatua.

Nafarroako eta Espainiako KPIaren urteko aldaketa tasa alderatua.