(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Kontserbaziorako politikak

Denon ardura

Conservación

Ingurumen-zaindari batek miru gorri baten zauriak sendatzen ditu.

Nafarrek ingurumenarekiko duten ardura handiaren pare, Nafarroako Foru Komunitateak politika eraginkorrak erabili ditu natura ondarea kontserbatzeko.

Hasieratik, politika horien oinarria eragile guztiek kontserbazioarekiko duten ardura izan da.

Irizpide horri jarraituz, Administrazioak helburu horretarako behar diren baliabideak ziurtatuko ditu, eta gizarteak ere ardura du, giza jarduera orok eragina dakar-eta ingurumenarentzat.

Garapen iraunkorrerako planak

Ildo horretatik Nafarroako Gobernuak garapen jasangarrirako planak gauzatu ditu ondare biologikoa kontserbatzeko eta neurriz erabiltzeko. Plan horiek tresnak dira Foru Komunitateko biodibertsitatea zaintzeko eta babesteko.

Tresna horietatik, garrantzitsuenak ondoko hauek dira: Baso Plana, Ekosistemak eta Habitatak Zaintzeko Plana, Ibaietako Ekosistemak Zaintzeko eta Kudeatzeko Plana, Inguru Naturalen Sarea (Natura 2000) eta alorkako beste plan batzuk (espezie katalogatuak berreskuratzekoa, ehizarakoa, nekazaritzaren garapenerakoa, energia berriztagarriena, landa turismoarena eta garraiobideena).

Horretaz gain, 1999tik Foru Komunitateak erabilgarri du Aniztasun Biologikoa Kontserbatzeko eta Neurriz Erabiltzeko Estrategia, Unescok oniritzia duena; tresna horrek ekimen-plan bat dauka, 2004ra bitartean ezartzekoa eta 96,16 milioi euroz (16.000 milioi pezeta) hornitua.

Aipatutako Plan Estrategikoak, era horretako lehena da Espainian, kontuan hartzen ditu kontserbazioan eta natur ondarean eragina izan lezaketen ekonomi eta gizarte alor guztiak, eta horretaz gain, nafarren ardura piztu nahi du, haiek ere ingurumenaren zainketan parte har dezaten. Estrategiak honakoak ditu oinarri: koherentzia ekologikoa, ekonomiaren garapen iraunkorra eta gizartearen kohesioa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa