(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

enlaces relacionados

Komunikabideak eta osasuna

Azpiegiturak

Iruña eta Tuterako hiriguneek biztanleen erdiak baino gehiago biltzen dituzte, baina horietaz gain, Nafarroak 900 biztanle-gunetik gora ditu, eta haietako %67k 100 biztanle baino gutxiago dituzte. Ahalegin handiak egiten dira azpiegituren sarea biztanleen bizi eta garapen mailaren parean egon dadin, eta horrenbestez, biztanle-gune guztiak elkarrekin integratu daitezen.

Toki-azpiegiturei dagokienez, azken hamarkadan hainbat plan burutu dira ur-hornikuntzarako eta saneamendurako sarean, elektrifikazioan eta hiri-hondakin solidoen konponbidean; guztira, 450,75 milioi euro (75.000 milioi pezeta) inbertitu dira horrelako ekimenetan. Aipatzeko modukoa da Iruña aldeko kasua, han eredugarria baita hondakinak gaika bildu eta bereizteko sistema, birziklatzeko asmoz ezarria eta biztanleen %75en partehartze boluntarioa lortu duena.

Errepideak

Nafarroako errepide sareak 3.636 km ditu, eta horietatik 209 km autopista eta autobideetakoak dira, 540 sare orokorrekoak, 457 Foru Komunitateko sarekoak eta 2.427 eskualde eta toki errepideetakoak dira.

Sare nagusiak egitura erradiala du, eta Iruñetik erkidego mugakideetarantz eta Frantziarantz luzatzen da. Lotura autobia eta autopisten bitartez gauzatzen da Donostia-Frantzia, Gasteiz-Bilbo eta Zaragoza-Bartzelonarekin, eta dagoeneko ia bukatuak dira Iruña-Lizarra-Logroño ardatza autobia bihurtzeko lanak eta Iruña-Irun-Frantzia errepidea hobetzekoak. Bestalde, eraikitzen hasia dago Iruña-Jaka-Huesca autobia, eta era berean, kapazitate handiko bide bat egiteko asmoa dago Iruña-Tutera-Medinaceli-Madril ardatzean.

Komunikazio-bideek duten garrantzi estrategikoaz oharturik, Foru Komunitateak Errepideen Plan Zuzentzaileak garatu ditu, eta gaur egun indarrean dago 2002-2009 Plan Zuzentzailea; izan ere, bide-sare moderno eta seguru bat eratu nahi da, Nafarroa komunikazio-bideen ardatz nagusietako bat izan dadin Penintsula eta Frantzia artean eta Ebroren Ibarrean zehar, era horretan Nafarroako biztanleek irisgarri izanen baitute herrialde osoa, eta errazagoak izanen dira, halaber, inguruko erkidego eta lurraldeekiko harremanak.

Carreteras

Nafarroako errepideek 3.636 km-ko sarea osatzen dute, eta horietatik, 209 Km autopista eta autobideei dagozkie.

Ferrocarril

Nafarroak trenbide-loturak ditu Madril, Bartzelona eta beste hiri   batzuekin.

Trenbideak eta aireportua

Nafarroak trenbide-lotura dauka Madril, Bartzelona eta beste hiri batzuekin, 175 km-ko Zaragoza-Altsasu lineari esker. Gainera, proiektu bat dago Nafarroan Abiadura Handiko barnebide bat eraikitzeko, haren bitartez lotura bat ezarriko bailitzateke Madril-Bartzelona linearekin hegoaldean eta Europako sarearekin iparraldean.

Nafarroako aire bidezko garraioari dagokionez, Noaingo aireportutik, Iruña ondotik, egunean hainbat hegalaldi ateratzen dira Madril, Bartzelona eta beste leku batzuetaraino. Aireportuak inbertsioen plan zuzentzaile bat dauka trafikoaren hazkuntzari aurre egiteko, gaur egun 300.000 bidaiari baino gehiagok erabiltzen baitute urtean aireportua.

Osasuna

Osasun sistema aurreratuenetakoa da Espainiakoen artean. Gure komunitateko osasun zerbitzuek eta, oro har, elkarteek duten egitura egokiari esker, nafarrek bizimodu osasuntsua eta luzea dute. Bizi kalitate ona lortzeko, beharrezkoa da herritarrek ohitura osasungarriak izan ditzaten, gar egungo medikuntza baliabideen osagarri gisa. Izan ere, medikuntza sistemak norberari egokitutako zerbitzuak ematen ditu, eta urtean laurogeita hamar mila pezetatik gora gastatzen ditu herritar bakoitzeko.

Osasun zerbitzuetan izan den garapenaren erakusgarri, 2001-2005 Osasun Planak ondoko bost arlo hauek hartu ditu helburu nagusitzat: buru gaixotasunak, neurogaixotasun  endekakorrak, garuneko gaixotasunak eta bihotz-hodietako arazoak, gaixotasun onkologikoak eta istripu arriskuak.

Nafarroako osasun sistema publikoak orain darabilen kudeaketa deszentralizatuari esker osasun zentro bakoitzak modu arinean heldu ahalko die gai desberdinei, adibidez espezialista aukeratzeari. Bestalde, osasun alorrean ezarri diren on line baliabideek aukera emanen dute lehen mailako medikuek eta espezialistek modu arinean elkartruka ditzaten historia klinikoak, edo lehen mailako medikuak bere ordenagailutik bertatik eman dezan espezialistarekiko hitzordua. Aurreko guztiaren adierazgarri, Foru Komunitateko herritarrek oso iritzi ona azaltzen dute Nafarroako oraingo osasun publikoaz.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa