(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

enlaces relacionados

Turismoa

Ingurune bilduma eta giza arragoa

Robledal de Orgi

Orgiko basoa (Ultzama), Iruñetik 23 kilometrora.

www.turismo.navarra.es

Pirinioetako mendebaldeko muturrean kokaturik eta Frantziarekiko mugakide, Nafarroak leku garrantzitsu bat betetzen du Santiago Bidean, eta unibertsitate eta kultur azpiegitura izateaz gain, aukera apartak eta ugari ematen ditu paisaietan, monumentuetan, etnografian, jaietan eta gastronomian. Horregatik, hain zuzen, Nafarroara etortzen denak era guztietako inguruak eta jendeak aurkituko ditu leku berean, eta desberdintasun horiek askotarikoa egiten dituzte lurralde honetako gizartea, kultura eta ingurumena.

Izan ere, 100 kilometro baino gutxiagoko bidea eginda, Pirinioetako goi mendietatik Errege Bardeara iristen gara, Munduko Biosferaren Erreserba izendatu den leku batera, eta ilargiko paisaiarekin antza duten lur gorri horiek, hain zuzen, maiz aukeratu izan dituzte filmak egiteko. Turismoari begira, ondare aberats hori neurriz erabili nahi da, ingurumena zainduz eta kalitatea irizpide nagusitzat harturik.

Nafarroako baliabide turistikoak gai eta helburu desberdinen inguruan antolatu dira: batzarrak, landa turismoa, turismo naturala eta partehartzailea, kultur eta hizkuntz turismoa, gai zehatzetarako turismoa, turismo gastronomikoa...

Ildo horretatik, handitu eta hobetu egin da hotel eta jatetxeen kapazitatea, martxan jarri da kanpin eta landa-etxeen sarea eta turismo bulegoak paratu dira lurraldeko toki adierazgarrienetan. Helburu berarekin, azken urteotan zenbait azpiegitura sortzen ari dira, esate baterako Iruñeko Baluartea (Batzarretarako Jauregia eta Auditorioa), Jorge Oteiza Museoa, Nafarroako Artxibo Nagusia, Iratxeko Museo Etnografikoa, Arguedasko Naturaren Parkea edo udalen golf zelaiak.    

Santiago Bidean ere interes handiko ibilbidea egiten ahal da, bertan anitz baitira historia eta arte ondarearen erakusgarriak. Orreagatik eta Somportetik luzatzen diren bi adar-bideek Nafarroa zeharkatzen dute Pirinioetatik hegoalderantz, Garesen bat egin arte.

Ezin ahaztu, bestalde, mendi eta ibarretako bizimodu lasaia eta haietan bizirik iraun duten antzinako ohiturak. Aipatzekoa da, halaber, leku horietako gastronomia, aukera ematen baitio bisitariari produktu, haragi eta barazki goxoak probatzeko bertako jatetxe ospetsu eta bikainetan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa