Castellano | Euskara | Français | English

Soro landatua eta lugorriak (Argazkia: Etxeberria/Astrain).
Erriberan ohikoagoak dira mahastiak eta barazkiak. Azken hauek famatuak dira beren kalitateagatik, eta lehengaia dira eskualdean aspalditik dagoen kontserba-industria indartsuarentzat.
Nekazaritza eta abeltzaintza gaiek duten izen ona adierazten dute Nafarroako jatorri-izendapenek: Urbasa aldeko Idiazabal gazta, Erronkariko gazta, Nafarroako esparragoak, Lodosako pikillo piperrak eta Nafarroako ardoa -beltza, gorria eta zuria-. Horietaz gain, aipatzekoa da "Nafarroako Bigantxa", kalitate-izendapena daukana.
Nafarroan bertan erruz sortutako industriak, txikiak eta ertainak, Altsasu-Iruña-Tutera ibilbidean eta Ebroko Erriberaren ardatzean zehar ageri dira, baina kontuan hartzeko modukoak dira, era berean, enpresa multinazionalen plantak, ekartzen duten enplegua eta balio erantsiagatik, eta bestalde, herrialdeko ekoizpen-egituraren modernizazioa bultzatu dutelako, Foru Komunitateko garapen ekonomikoa ere sustatuz.
Esan bezala, planta horiek, teknologia maila jasokoek, esportaziorako dihardute neurri handi batean, eta pizgarri nabarmena dira Nafarroako ekonomiarentzat, beren jarduera azpisektoreak (autogintza eta ekipo-makinak) herrialdeko garrantzitsuenak baitira. Izen ere, bi azpisektore horiek eta haien ondoren garrantzitsuena den besteak -nekazaritza eta elikagaigintza alorretako industria- Nafarroako industri BEGren erdia baino gehiago sortzen dute.
Ikusten denez, sektoreak jarduera gutxi batzuetan espezializatzeko joera erakusten du, eta laurogeita hamarrekoaren amaiera arte ez da aldaketa nabarmenik antzeman, orduan hasi baita garatzen industria eolikoa, garapen aukera handiak dauzkana.

Zerbitzuen sektoreak garapen handia izan du azken bi hamarkadetan.
Jarduera alorrak azterturik, enplegua sortzeko gaitasuna nabarmena izan da azpisektore batzuetan (enpresentzako zerbitzuak, merkataritza eta higiezinen zerbitzuak). Dena den, zerbitzuen alorrean jarduera guztiak hazi dira, batez ere Osasuna, Hezkuntza, Administrazio Publikoak eta Gizarte Zerbitzuak.