Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroaren armarria banderaren gainean.
Nafarroaren armarria, bandera eta ereserkia Foru Komunitatearen sinbolo ofizialak dira. Haietako lehen biak zehazturik ageri dira Forua Hobeagotzeko Lege Organikoan. Ereserki ofiziala jasota dago Nafarroako Parlamentuaren 24/2003 Foru Legean, maiatzaren 28koan, eta lege horrek Nafarroaren sinbolo guztien erabilera arautzen du.
1982ko abuztuaren 10eko Lege Organikoak, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzkoak (NFEBHLO), ondokoa adierazten du 7.1 artikuluan:
"Nafarroako armarria, hondo gorriaren gainean paraturiko urrezko kateez da, katemailaz osaturiko zortzi besoen elkargunean esmeralda bat dutela eta ororen gainean, berriz, Errege koroa, Nafarroako antzinako Erresumaren sinboloa".
Goiko artikuluan azaltzen dena Nafarroaren armarri historikoa da -urrezko kateak atzealde gorriaren gainean-. Hasieran Antso VII.a Azkarraren armarria izan zen, bereizgarritzat hartu baitzuen 1212an, penintsularen Errekonkista garaietan, Nafarroa, Gaztela eta Aragoiko erregeek gerlari musulmanak garaitu zituztenean Navas de Tolosan, oraingo Jaen probintzian. Armarriko kateak Miramamolin Berdea errege mairuaren denda inguratzen zutenak dira, Santxo Azkarrak berak hautsi baitzituen bere ezpatarekin. Erdian dagoen esmeraldak errege mairuak durbantean zeramana irudikatzen du.
Santxo Azkarrak irudi hori aukeratu zuen bereizgarri heraldikotzat, ordura arte erabiltzen zuen arrano beltzaren ordez. Geroago, erregearen armarria Erresumaren armarri bihurtu zen, eta era desberdinetan irudikatu zen (kate, barra edo esferatxoekin) 1910era arte, urte hartan Foru Diputazioak armarriaren irudi ofiziala izanen zena onartu baitzuen.
1931n, Bigarren Espainiako Errepublika eratu zenean, errege koroaren ordez gaztelu edo gotorleku baten antza zeukan koroa bat jarri zen armarriaren goialdeen, eta 1937an errege koroa berreskuratu zen. Urte berean San Fernandoren Gurutze Ereinozduna gehitu zitzaion armarri ofizialari, Franco Jeneralak kondekorazio hori eman baitzion Nafarroari 1936ko altxamenduari lotzeagatik. Nafarroako Parlamentuak, 1981eko Arau batez, lehengo itxurarekin moldatu zuen armarria, eta handik hilabete batzuetara NFEBHLOk lege lerrunaz jantzi zuen.
Foru Hobekuntzarako Lege Organikoaren 7.2 artikuluaren arabera: "Nafarroako bandera kolore gorrikoa da, eta erdian armarria du."
Nafarroaren bandera Foru Komunitatearen sinboloa izan da 1910etik, urte hartan Foru Diputazioa haren ezaugarriak zehaztu baitzituen, eta kolore gorria aukeratu zuen armarri ofizialaren hondoa kolore berekoa zelako. Gainera, erabaki zuen Nafarroako Jauregiko balkoian jasoko zela erlijio-jaiegunetan (San Fermin, San Frantzisko Xabierkoa, San Migel eta Andre Sortze Garbiaren egunean, uztailaren 16an -Navas de Tolosako batailaren eguna-, eta beste egun gogoangarri batzuetan).

Nafarroaren bandera Diputazioaren fatxadan.
NFEBHLO onartu zenetik, 1982an, bandera ofizialak beti egon dira Nafarroako Jauregiaren fatxadan eta beste egoitza ofizial batzuetan.
Nafarroako Sinboloei buruzko Foru Legean hala ezarrita, bandera Foru Komunitateko eraikin zibilen kanpoaldean eta barrualdean jarriko da, bertako toki nabarmen batean eta Espainiaren banderaren nagusitasuna gutxietsi gabe.
Nafarroako Sinboloei buruzko Foru Legearen arabera, Nafarroaren ereserkia "Gorteen Ereserkia" da. Haren jatorrizko doinua, "Erresumako Sarrera Martxa" izeneko pasaklaustro barrokoa, Iruñeko Katedraleko klaustroan jotzen zen, Nafarroako Gorteko kideak batzarretara zihoazenean.
Martxa hori aurreko mendetik jotzen zen ospakizun ofizial nagusietan, eta Nafarroaren izatezko ereserkitzat hartzen zen arren ez zitzaion izaera ofizialik aitortu 1985era arte, aipatutako Foru Legea onartu zen arte, alegia.
Nafarroako Gobernuak ereserkiaren harmonizazio ofiziala onartu zuenean, 1993an, Manuel Iribarrenek 1971n idatzitako hitzak erantsi zizkion. Hona hemen ereserkiaren hitzak, Jose Maria Azpirozek euskaratuak:

Nafarroaren ereserkia (partitura).
Deskargatu Nafarroaren ereserkia:
HIMNO DE NAVARRA NAFARROAKO ERESERKIA
Por Navarra Nafarroa,
tierra brava y noble, lur haundi ta azkar,
siempre fiel, beti leial,
que tiene por blasón zure ospea da
la vieja ley tradicional antzinako lege zaharra
Por Navarra Nafarroa,
pueblo de alma libre gizon askatuen sorlekua,
proclamemos juntos zuri nahi dizugu gaur
nuestro afán universal kanta
En cordial unión, Gaiten denok bat,
con leal tesón, denok gogo bat
trabajemos y hermanados behin betiko iritsi dezagun
todos lograremos aintza, bake eta
honra, amor y paz. maitasuna