Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroako Foru Diputazioa: Carlos III.a kaleko fatxada.
Espainiako konstituzioetatik, 1978an onartu zenak lehenengo aldiz hartzen ditu aintzat eta errespetatzen ditu Nafarroaren eskubide historikoak. Orduan ere ekin zitzaion Nafarroako instituzioak demokratizazioari.
1979an aukeratu ziren, sufragio unibertsalez, Foru Parlamentua -Espainiako lehen ganbara autonomikoa- eta Foru Diputazioa. Hurrengo urtean itun baten negoziazioak hasi ziren Nafarroako oinarrizko lege eta instituzio egitura berritzeko. Prozesua 1982an burutu zen, urte hartan promulgatu baitzen Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa (NFEBHLO), eta esan daiteke horixe dela, gaur egun, Nafarroako Zuzenbide Publikoaren oinarrizko esparrua.
Hobekuntzak foru erregimena gaurkotu du, mendetako autogobernu-eskubidea bultzatuz. Jarraian artikulurik esanguratsuenetako batzuk azaltzen dira:
1. artikulua
Nafarroa Foru Komunitate bat da, araubide, autonomia eta erakunde berekiak dituena, banaezina, Espainiako Nazioaren barnean sartua eta solidarioa haren herri guztiekin.
2. artikulua
3. artikulua
Forua hobetzeak honako hauek ditu helburu:
4. artikulua
Lege hau aldarrikatzen den unean Iruña, Lizarra, Tutera, Zangoza eta Erriberriko merinerri historikoen barnean dauden udalerriek osatzen dute Nafarroako Foru Komunitateko lurraldea.
7. artikulua
8. artikulua
Nafarroako hiriburua Iruñeko hiria da.
9. artikulua
10. artikulua
Nafarroako foru erakundeak hauek dira: Parlamentua edo Nafarroako Gorteak, Nafarroako Gobernu edo Foru Diputazioa eta Nafarroako Gobernu edo Foru Diputazioko lehendakaria.
11. artikulua
Parlamentuak Nafarroako herria ordezkatzen du, legegintzarako ahalmena erabiltzen, Nafarroako aurrekontuak eta kontuak onesten, Foru Diputazioaren jarduera bultzatzen eta kontrolatzen, eta ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzen.
23. artikulua
Nafarroako Gobernua organo kolegiatua da, Lehendakariak eta Kontseilariek osatua, eta politika lerro orokorrak zehazteaz gain Foru Komunitateko Administrazioa gidatzen du.
45. artikulua
Foru araubidearekin bat etorriz eta sistema tradizionalari helduz, Hitzarmen Ekonomikoak, Estatuko Gobernuak eta Foru Diputazioak hitzartuak eta bi parlamentuek lege arruntaz onartuak, Nafarroako zerga eta finantza jarduna arautzen du.
46. artikulua
Toki Administrazioaren alorrean, Nafarroak bereak ditu gaur egun dauzkan ahalmenak eta eskumenak, 1841eko abuztuaren 16ko Lege Itundutik eratorriak. Nafarroako Gobernuaren ardura da Nafarroako Udal, Kontzeju eta Toki entitateen jardueren legezkotasuna zaintzea, eta haien egintzak guztien interesaren aldekoak direla bermatzea.
48. artikulua