Departamentua
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Departamentuaren egiteko nagusia Nafarroako Foru Erkidegoan Osasun politikak programatzea, zuzentzea eta gauzatzea da.
Zehazki adierazita, honako hauek dira Departamentuaren funtzioak:
- Osasun agintaritza gauzatzea, bere eskumenen eta parte-hartze publikoko funtzioen eremuan, norbanakoaren zein taldearen osasunari begira.
- Osasun publiko, lan osasun eta osasun laguntza arloko jardueren plangintza, antolamendu, programazio, ebaluazio, kontrol, zaintza eta ikuskaritzaren funtzio tekniko eta administratiboak gauzatzea, eta baita Departamentuari atxikitako erakunde autonomoen goi zuzendaritza lanak egitea ere.
- Osasunari begira, herritarren eta erakunde publiko zein pribatuen eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzea.
- Toki erakundeekin lankidetzan aritzea, herriko osasun eskumenak gauzatzeko; eta, hala dagokionean, modu subsidiarioan parte hartzea.
- Osasun Departamentuko osasun estrategia eta helburuak finkatzea, horiek gauza daitezen bultzatzea eta jarraipena egitea.
- Osasun Departamentuko Kontseilariaren eta Nafarroako Gobernuaren onarpena behar duten osasun araudiko proposamenen izapideak egitea eta horiei buruzko txostena osatzea.
- Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako ahalmenak, abantailak eta funtzioak bere gain hartzea.
- Zuzendaritza Nagusia osatzen duten Zerbitzuetako goi buruzagitza aurrera eramatea.
- Osasun Departamentuko Kontseilariak utzitako funtzioak betetzea, eta baita Nafarroako Gobernuak eskatutako guztiak ere.