Departamentua
Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua
Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua 2007-2011ko legealdian sortu da ondoko helburu honekin: Nafarroako Gobernuaren eta gainerako erakundeen arteko harremanak mantendu eta bultzatzea eta organismo publikoekin komunikazio bideak indartzea herritarren mesederako eta gizarte kohesionatu, parte hartzaile eta konprometituagoa erdiesteko.
Eskumenak
Zehatz-mehatz, haren eskumenak honelaxe laburbiltzen dira:
- Harremanak mantendu eta bultzatzea Nafarroako Parlamentuarekin eta Foru Erkidego barreneko nahiz kanpoko erakundeekin: autonomikoak, nazio mailakoak eta nazioartekoak, eta bereziki begiratuz Europar Batasunari eta Nafarroak presentzia duen UEren menpeko organismoei.
- Nafarroako irudi instituzionalaren babesa, garapena eta sustapena, eta Foru Erkidegoa Espainian nahiz mundu zabalean sustatzea.
- Gizarte komunikabideekiko harremanak.
- Nafarroako Gobernuko Departamentu desberdinen informazio politikak koordinatzea.
- Inmigraziorako politika publikoak bultzatu eta sustatzea.
- Foru Erkidegotik kanpo bizi eta eskualdeetako etxe edo zentroen bidez Nafarroarekin loturak mantentzen dituzten nafarrekiko harremanak.
Egitura
Arestian aipatu helburuak erdiesteko, departamentu berriak ondoko egitura dauka: Komunikazio Zuzendaritza Nagusia, Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritza eta Inmigraziorako Bulegoa.