(Edukira Joan)

Lehendakaritza, Justizia eta Barne
Departamentua

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Departamentua

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

Sede del Departamento de Presidencia, Justicia e Interior

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egoitza.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari dagokio Foru Erkidegoko Administrazioak hiru arlo handi horietan dituen eskumenak eta Funtzio Publikoaren arloari dagozkionak gauzatzea. Eginkizun zehatzetan, honako hauek dira aipatzekoak:

Departamentua honako organo hauetan banatuta dago:


Salón del Trono

Tronu Aretoa.

Egoitza

Departamentuaren egoitza nagusia Nafarroako Jauregia da; Karlos III.aren Etorbideko 2. zenbakian dago eraikin hori, Iruñean, eta izaera nabarmenki instituzionala du.

Kutsu neoklasikoko eraikin historiko eta artistikoa da; eraikuntza lanak 1840. urtearen amaieran hasi zituzten, Karmeldar Oinutsen Komentua zegoen orubean, Jose de Nagusia arkitektoaren proiektu batean oinarrituta.

Fatxada nagusia, gaur egun Sarasate Pasealekura ematen duena, ia guztiz amaituta zegoen 1850. urtearen erdialderako. Lorategi esparrua osatzeko, San Ignazio Basilikari atxikitako baratze ia osoa erosi zuten 1851n.

1851ko abenduaren 4an, lanak hasi eta hamaika urtera, egin zen Aldundiaren lehenengo saioa Jauregi berrian.

XX. mendean, Bigarren Zabalgunerako trazatu berriaren ardatz nagusi gisa proiektatutako Karlos III.aren Etorbidea zabaldu zuten, eta horrekin batera, Jauregia eraberritzea proposatu zen. Proiektuaren irabazleak Jose eta Javier Yarnoz Larrosa arkitektoak izan ziren, 1929ko ekainaren 12an epaimahaiak hartutako erabakiaren arabera. Jauregia zabaltzeko eta barnealdeko berrikuntzak egiteko lanei 1934ko ekainaren 1ean heldu zieten berriro, Fructuoso Orduñak fatxada berrirako egindako eskultura multzoa inauguratu zutenean. (Informazio gehiago).

Departamentuak honako beste gune hauetan ere baditu aretoak eta bulegoak, egoitza nagusian ez ezik: Justizia Zuzendaritza Nagusia (Iratxeko Monasterioa, 22), Barne Zuzendaritza Nagusiaren hainbat zerbitzu, adibidez Ibilgailuen Atala, edo Foruzaingoa eta hainbat herritako polizia etxeak, baita suhiltzaile etxeak ere. Jauregitik kanpo daude, halaber, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren (Iturraran, 10) eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitzak, Kultura eta Turismo Departamentua-VPEren egoitzarekin batera (Navarreria kalea, 39, Iruñea), baita NAOren egoitza ere (Leire, 6 -4. solairua).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa