Castellano | Euskara | Français | English
Legegintzaldi honetan (2007-2011), Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ardatz nagusiak aurrekontuaren orekari eta zehazki honako atal hauei buruzkoak izango dira:
Enplegua sortzeko mekanismoak indartzea epe laburrera. Horretarako, politika ekonomikoak argi eduki behar du honako hau: aberastasuna nahiz balioak sortzeko unean, kapital fisikoaz gain, giza kapitala ere kontuan hartu behar da. Estrategia moduan, enpleguaren aldeko.
I+G+b-ren inbertsio-tasak BPGren %3ra iritsi behar du. Baina garrantzitsua da helburu hori gainerako parametroak desorekatu gabe lortzea, hala ekonomikoak, nola sozialak.
Familien zerga-karga gutxienez hiru puntutan murriztu nahi dugu; horrela, PFEZren gehieneko tarifa %39koa litzateke, gehikortasuna areagotuz, betiere.
Kapital Eraketa Gordinak onurak izango ditu: 1.500 etxebizitza berri eraikiko dira, Nafarroako Ubidearen eta Ureztatzearen inguruko Foru Plana eraikitzeko obrek aurrera jarraituko dute, errepideak bizkortzeko Planak barne hartzen dituen ekimenak garatuko dira, etab.
Enpresen produkzio-gaitasuna handitzea ekarriko duten tributu eta aurrekontu neurriekin jarraituko dugu; horretarako, aktibo finko berriak harpidetuko dira, hala higiezinak, nola ekipo-ondasunak. Era berean, enplegu gehiago sortzeko ekintzak saritzen jarraituko dugu.
Eskaintza agregatuaren ikuspuntutik, ekintza guztiak produkzio sektore desberdinen egonkortasun eta hazkundera zuzenduta egon behar dira.
Datozen urteetan, zerbitzuen sektorea indartzeari ekin behar zaio. Logistika, enpresen aholkularitza, informazio eta komunikazioaren teknologiak, osasunarekin lotutako zerbitzuak, biomedikuntza, pertsonei eman beharreko arreta, hezkuntza, kalitatezko turismoa, etab, alferrik galdu ezineko aukerak dira. Atal honetan, bada burutu beharreko egintzarik: Zerbitzuen Sektoreko Plana, Nafarroako Turismo Plana, Informazioaren Gizartea sustatzeko planak, Hiri Digital berriaren eraikuntza...
Produkzio-eskaintza are eta handiagoa izango da gure enpresak finantzaketarako tresna hobeagoez hornitzeko gai izango garen neurrian. Horregatik, sozietateen gaineko zerga murriztearen alde egin dugu; horrela, beraz, ETE txikiek ez dute zergarik ordaindu beharko %20tik gora eta enpresa handiek, berriz, %29tik gora. Era berean, aurrezkiaren zerga %15ean mantenduko da; erregimen erkidean baino 3 puntu beherago, alegia.
Errenten gaineko politikari dagokionez, langileen artean errenta nahiz ustiapen-soberakina modu orekatuan banatzearen alde egiten dugu; horrela, gure langileek, espainiar batez bestekoa baino 2 puntu gehiago lortuko dituzte BPGren banaketan.
Zerga arloko politika aurrerakoiago bat egiteari ekingo diogu, iruzur fiskalari aurre egiteko ahalegin gehiago egingo dugu, eta Gizarte Zerbitzuen Legetik eratorritako onurak aplikatzen saiatuko gara.
Sanz Presidentearen hitzaldia Ekonomiari buruz