(Edukira Joan)

Ekonomia eta Ogasun
Departamentua

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Iruzurraren aurkako plana

Iradokizunak aurkezteko epea zabaldu da

Nafarroako Ogasuna Zerga Iruzurraren Aurkako Borroka Plan berria egiten ari da 2008-2012 aldirako. Horretarako, herritar guztien partehartzea erdietsi nahi du.

Iruzurraren aurkako kartelaren detailea.

Iruzurraren aurkako kartelaren detailea.

Aipatu plana Ogasunaren beharra da, izan ere, planifikazio orokor estrategikoa behar baitu haren lan operatiboa garatzeko. Zerga Iruzurraren aurkako Borrokaren aurreko plana 2003tik 2007ra bitartean indarrean egondu zen eta haren bidez 532 milioi euro berreskuratu ziren.

Dokumentu berriak plan estrategikoa definitzen du, integrala (Ogasuneko unitate guztiak eta beren helburuak hartzen ditu), eraginkorra (hainbat neurri proposatzen ditu antolakuntzan, plangintzan, giza baliabiddeetan eta baliabide materialetan...), eta ebaluagarria (neurri bakoitzak ezartzen ditu haren helburuak, adierazleak, epeak eta unitate arduradunak).

Planak badu kapitulu berezia  Hezkuntzari eskainia, izan ere, oinarrizko tresnatzat jotzen baita kontzientzia fiskala hobetzeko.

Deskarga ezazu Iruzurraren Aurkako Borroka Planaren zirriborroa 

Proposamenak igorri

Zuen proposamen eta iradokizunak igortzen ahal dituzu uztailaren 31a baino lehen  ondoko helbide elektroniko honetara. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa