(Edukira Joan)

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako
Departamentua

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria

María Isabel García Malo

María Isabel García Malo

María Isabel García Malo.

Maria Isabel Garcia Malo Castejonen jaio zen, 1967ko azaroaren 5ean. Ezkondua da eta bi seme-alaba ditu. Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean.

Bere prestakuntza osatu du hainbat prestakuntza ekintzarekin: gaitasunkako kudeaketa, proiektuak diseinatzeko Marko Logikoaren metodologia, gizarte-laneko orientazioa, langileen eta enpleguaren administrazioko kudeaketa.

Bere ibilbide profesionalari ekin zion zuzenbidearen esparruan eta hiru urtez Nafarroako Lanbide Elkargoen Mankomunitatean lan egin ondoren, baita Jesus Fernandez Lergaren bulegoan ere, Prestakuntza Funtsean sartu zen eta han Infolan-Enplegu Antenen proiektuaren koordinatzailea izan zen.

2002. urtetik aurrera, Merkataritza Ganberako Nafarroako Sustapen eta Garapen Unitatearen zuzendaritzaz arduratu zen, eta 2003ko abuztutik 2006ko ekainera arte, zuzendari gerente kargua izan zuen Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

2006ko ekainaren 12an Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilari gisako karguaz jabetu zen, eta aurten ere kargu berberaz jabetuko da, izen berriarekin: Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirola.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa