Castellano | Euskara | Français | English
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua Nafarroako Gobernuaren gizarte arloko politikak garatzeaz arduratzen da eta, ildo horretan, gai hauen inguruan lan egiten du: familiak, hirugarren adina, haurrak, garapenerako lankidetza, bazterkeria, immigrazioa, ezgaitasunak, mendekotasuna eta herritarrak oro har; zeregin horretan kontuan hartzen ditu gizonen eta emakumeen behar eta egoera berariazkoak.
Departamentuak gazteriarentzako politikak garatzen ditu, gizartearen aldaketak direla-eta gazteak sustapen bereziaren xede baitira, eta kirolaren arlokoak, bereziki oinarrizko kirolari arreta emanez. Departamentuak, halaber, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun aukeretarako politikak sustatu, bultzatu eta koordinatzen ditu.
Era berean, Departamentuak bere gain hartzen ditu Kontsumoari dagozkion eskumenak; kontsumoak populazio osoari eragiten dio, horien artean gure gizartearen zutabe nagusietako bati, familiei alegia.
Departamentuak organo hauek ditu bere egituran: