(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Biografia

Miguel Sanz Sesma

El Presidente biografía

Lehendakaria bere idazmahaian.

Miguel Sanz Sesma Corellan (Nafarroa) jaio zen, 1952ko irailaren 16an. Villar López Mateorekin ezkondua, seme bat eta alaba bat dauzka.

OHOko irakasle diplomatua eta Enpresa-zientziak ikasia, Zuzendaritza Orokorreko Programa ere (ZOP) ikasi du IESEn, Nafarroako Unibertsitatean.

Politikan bete-betean jardun aurretik zeregin desberdinak bete ditu banketxeetan.

Udaleko esperientzia

1983 eta 1987ko udal hauteskundeetan Unión del Pueblo Navarroren zerrenda-buru aurkeztu zen Corellako Udalerako, eta bietan aukeratu zuten alkate. Postu horretan jardun zuen 1983tik 1991ra bitartean.

Horretaz gain, lehendakari izan da Moncayoko Uren Mankomunitatean eta Ombatillo Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatean, eta kontseilaria Nafarroako Udal Informatikarako Elkartean -ANIMSA-.

Nafarroako Parlamentua

Unión del Pueblo Navarroren zerrendetan (UPN) aurkezturik, parlamentari aukeratu dute Foruaren Hobeagotzea ontzat eman zenetik deialdia eginiko hauteskunde prozesu guztietan. 1995. urtetik UPN alderdiko zerrendaren burua izan da Nafarroako Parlamenturako antolatutako hauteskunde guztietan, eta horietan guztietan, boto gehien lortu dituen alderdi politikoa izan da: 17 parlamentari Ganberaren 50 eserlekutik 1995. urtean; 22 parlamentari 1999. urteko hauteskundeetan; 23 parlamentari 2003. urtean; eta 22 parlamentari 2007ko maiatzeko aurreko hauteskundeetan.

Nafarroako Gobernua

1991tik 1995era bitartean Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Lehendakaritzako kontseilaria izan zen, eta 1991tik 1994ra arte Toki Administrazioa eta Lurralde Antolamendua eta Ingurumen departamentuetako buru izan zen. 1996ko irailaren 18an Nafarroako Gobernuko lehendakari aukeratu zuten, eta postu berean dihardu gaur ere, Parlamentuak hirutan berrizendatu baitu gobernuburu, 1999ko ekainaren 13ko, 2003ko maiatzaren 25eko, eta 2007ko maiatzaren 27ko hauteskundeen ondorioz hain zuzen.

Nafarroako Lehendakaria izateagatik Nafarroako Kutxaren Administrazio Kontseiluburua da, baita batzordekidea ere Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioan. Bestalde, 1996an Pirinioetako Lan Batzordeko buru izan zen.

1997tik UPN alderdiko lehendakaria da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa