(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Museo-Aretoa

Nafarroako Artxibo Zaharra

Fachada del antiguo Archivo, hoy Sala-Museo

Gaur egun Museo-Areto gisa erabiltzen den Artxibo Orokor zaharraren fatxada.

Jauregiko lorategiaren aldera irekita, Nafarroako Errege Artxibo Orokorraren antzinako egoitza dago. Gaur egun Nafarroako Jauregiko Museo-Areto bihurtua den eraikin hori 1898. urtean proiektatu zuen Florencio de Ansoleagak, artxiboko funtsak biltzeko xedez. Hantxe gorde ziren Nafarroako Erresumako Erdi Aroko dokumentuak eta dokumentu berriagoak 2003. urtera arte. Gaur egun, berriz, Nafarroako Errege-erreginen Jauregiko egoitza berrian kontsulta daitezke, Iruñeko Maiatzaren Biaren kalean.

Nafarroako Jauregiko Museo-Aretoan Jauregiko hainbat tresna eta gauzaki historiko daude ikusgai, baita Jauregia zabaltzeko proiektuaren maketa handi bat ere, 1930ekoa.

Artxibo zaharraren fatxadan Nafarroako historiako zortzi pertsonaia ospetsuren bustoak ageri dira, medailoi handietan sartuta. Juan de Jaso, Jose Moret, Juan de Sada, Ximenez de Rada, Martin de Azpilcueta, Jeronimo de Arbolancha, Fray Diego Lizarrakoa eta Vianako I. Printzea dira pertsonaia horiek.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa