(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Beste areto batzuk

Bilera Aretoa, Lehendakarien Aretoa, Isabeldar Aretoa, Lehendakariaren Bulegoa, Kapera eta Jangela

Arriba, despacho del Presidente. Abajo, detalle del tapiz.

Lehendakariaren bulegoko tapizaren xehetasuna

Areto honetan egiten ditu bilerak Nafarroako Gobernuak. Bilera mahai handi bat dago gelaren erdian, eta haren inguruan kokatuta daude Gobernuko kideen eserlekuak. Eserlekuak gorriz tapizatuta daude, bizkarrean kate maila batzuk dituzte brodatuta, eta brontzezko bi arrano txikik buru ematen diete. Gustavo de Maezturen horma irudiak: Aretoko pareta guztiak Gustavo de Maeztu margolariak 1935ean margotutako Nafarroari buruzko horma irudi adierazgarriez apainduta daude. Erdian Nafarroako armarri bat dago, urre kolorekoa, eta jantzi tradizionalez jantzitako bi emakume, armarriari eusten. Bi horma irudi handienetan Nafarroako Mendialdeko eta Erriberako nekazaritzako jarduera tradizionalak agertzen dira. Beste gune batzuetan Nafarroako historiako gertaera eta pertsonaia ospetsuak daude irudikatuta.

Gela honetan lan egin ohi du eta hartzen du jendea audientzian Nafarroako Gobernuko Lehendakariak. Bulegoaren horma nagusiko tapizean Antso VII.a Azkarra agertzen da, Navas de Tolosako guduan; erregea esparru almohadea inguratzen duten kateak hausten ari da. Vicente Pascualek egin zuen tapiza, 1950ean, Ramon Stolz margolariaren diseinu batean oinarrituta.

Tronu Aretoaren alboan dago; erretaula rococo bat dauka, Uxuetik ekarritako piezez konpondua. Horma hutsarte nagusietan Nafarroako zaindarien tailuak daude, San Ferminena eta San Frantzisko Xabierkoarena; eta, erdian, Iruñeko katedraleko irudi titularra den Andre Maria Erreginaren kopia bat. Aldarearen aurrealdea zilarrez bozelduta dago; 1952koa da, Argentinara emigratutako nafarren oparia.

Nafarroako Erresumako Aldundiak garai hartan agintean zeuden errege-erreginen erretratuak eskuratu eta bere egoitzan ezartzea erabaki zuen 1750. urtean. Erabaki hori aintzat hartu dute aurrerantzean Aldundiek eta gaur egun arte etenik gabe eutsi diote ohiturari. Hala, gaur egun, Borboikoen dinastiako 24 errege erretratu daude Nafarroako Jauregian; horietako batzuetan erregearen izena eta Nafarroako eta Gaztelako ordinalak ere agertzen dira (adibidez, Fernando III.a Nafarroako eta VII.a Gaztelakoa). Erretratuek 1700. urtetik (Filipe V.a) gaur egunera arteko (Joan Karlos I.a) tartea betetzen dute.

Tronu Aretoari atxikita dago, eta Jauregiko jatorrizko apaindurak hobekien kontserbatu dituen gela da. Isabeldar estiloko aulkiak ditu, eta hortik datorkio izena aretoari; bilera mahai bat ere bada, aretoaren erdian.

Bilera, janaurreko eta oturuntzetarako aretoa, Jauregiko nagusia, Tronu Aretoaren ondoren. 1951. urtean apaindu zuten, Jauregiko jatorrizko osagaiak erabiliz eta isabeldar estiloari jarraituz.

Lehendakarien Aretoa laneko bilerak eta negoziazioak egiteko aretoa da; Foru Aldundiko lehendakarien eta Nafarroako Gobernukoen erretratuen galeria dago areto horretan, 1940. urtetik hasi eta gaur egunera bitartean indarrean egon diren lehendakariena. Erretratu horiek guztiak Cesar Muñoz Sola tuterarrak margotuak dira, honako hauenak salbu: Gabriel Urralburu, Pedro Manterolarena, eta Javier Otano, Muñoz Solaren seme Tomas Muñoz Asensiorena.

Jauregiko areto batetik bestera joateko, hainbat galeri edo korridore daude; koloretako marmolez zolatuta daude, eta 1953an apaindu zituzten, Victor Eusa arkitektoaren diseinuari jarraituz. Hormetan koadroak eta intereseko beste artelan batzuk ikus daitezke.

Nafarroako Jauregiko barne leihoetan beira leiho sorta interesgarria dago. Nafarroako udalerrietako armarrien beira beruneztatuak dira, Maumejean enpresak eginak 1950ean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa