(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Eginkizunak

Komunikazio ekintza

El portavoz durante una intervención ante los medios

Bozeramailea, komunikabideen aurrean egindako agerpen batean.

Gobernuaren jarduera politikoaren eta erakundeari buruzkoaren berri gizarteari emateko arduraduna da Nafarroako Gobernuaren bozeramailea. Bere eguneroko zereginean laguntzaile ditu Komunikazio Zuzendaritza Nagusia; bozeramailea bera titular den Departamentuaren barruan dago (gaur egun, Erakundeekiko Harremanak)). Zuzendaritza nagusi horrek zerbitzuak eskaintzen dizkie Gobernuaren komunikazio, protokolo eta argitalpen sailei.

Abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoak, adierazten du Gobernuaren Lehendakariak Gobernuaren bozeramaile bat izendatu ahal izango duela, eta kargu hori ez dagokiola nahitaez kontseilari bati. Bozeramailearen irudia Gobernuari eta haren kideei laguntza eta babesa emateko organoa da. Bozeramailea ez bada kontseilaria, zuzendari nagusiaren maila izango du, eta zuzenean Lehendakariaren mende egongo da.

Lege horrek adierazten du, bestalde, bozeramailearen arabera, Gobernuaren Bozeramailearen Bulegoa izeneko unitate administratibo bat izango dela.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa