Castellano | Euskara | Français | English

Alberto Catalán Higueras.
Corellan (Nafarroa) jaio zen 1962. Ezkonduta dago eta alaba bat dauka. Farmaziako lizentzia lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean eta farmazialaria da lanbidez.
Oso gaztetatik parte hartu zuen gazte taldeetan eta aisialdiko taldeetan. 1987an UPN alderdiko kide egin zen eta alderdiaren gazte saileko jardueretan parte hartu zuen (Juventudes Navarras). 1989an Elkarteko lehendakari hautatu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 1994. urtea arte.
1991ko maiatzean Juventudes Navarras-ek Nafarroako Parlamentuan UPNren hautagai izateko proposatu zuen. Era horretara, foruko hauteskundeetan parlamentari akta lortu zuen. Legegintzaldi horretan (1991-1995), Nafarroako Parlamentuan Mahaiko kide izan zen, bigarren Idazkari hain zuzen ere. 1995eko maiatzeko foru hauteskundeetan parlamentari hautatu zuten berriro ere, eta Ganberako bigarren Idazkari izan zen.
UPN Nafarroako Gobernura iritsi zenean, eta Javier Otanoren dimisioak (PSN-PSOE) sortutako krisiaren ondoren, 1996ko irailean lehendakari hautatutako Miguel Sanzen ordezkari izan zen Talde Parlamentariaren Bozeramaile karguan Nafarroako Gorteetan.
1999. urteko ekainaren 13ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan foru parlamentariaren akta berria lortu zuen. UPN Parlamentu Taldearen Bozeramaile izendatu zuten.
1991-1993 bitartean UPNren Batzorde Exekutiboko kide izan zen, alderdiko gazteriaren ordezkari gisa. UPNren IV. Kongresuan -Iruñean, 1993. urteko urtarrilean izan zen- Batzorde Exekutiboko Batzordekide hautatu zuten, eta V. Kongresuan -1997ko otsailean- berriro ere kargu horretarako hautatu zuten. 1988. urteaz geroztik Kontseilu Politikoko kide da. 1999an UPNren Batzorde Exekutiboak alderdiaren Bozeramaile eta Udal Taldeen Koordinatzaile izendatu zuen.
2001. otsailean, VI. Kongresuan, alderdiaren Idazkari Nagusi hautatu zuten. Horrez gainera, taldearen bozeramaile kargua onartu zuen. 2005. urteko martxoan Unión del Pueblo Navarro alderdiko Idazkari Nagusi hautatu zuten Alderdiaren VII. Kongresu Orokorrean.
2003ko maiatzeko hauteskundeaz geroztik, Toki Administrazioko Kontseilari eta Nafarroako Gobernuaren Bozeramaile da. Toki Azpiegituren Nafarroako elkarte publikoko (NILSA) eta Nafarroako Kanaleko herrien hornikuntzaren erabiltzeen Partzuergoaren eta Nafarroako hiri hondakinak tratatzeko Partzuergoaren Presidentea izan da, legealdi horretan eraikita.
2007ko abuztuan Erakunde- Harremanetarako kontseilaria eta Nafarroako Gobernuako Eledun izendatu dute.