Castellano | Euskara | Français | English

Laura Alba Cuadrado.
Madrilen jaio zen 1971eko uztailaren 9an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
Marketin lizentziatua da eta Merkataritza Zuzendaritzako eta Komunikazioko osagarrizko ikasketak egin ditu. Egun Politika Zientziak ikasten ari da.
Marketin eta enpresa pribatuko salmenten jardueretan lan egin zuen 1994. urtetik 1996. urtera arte, eta azken urte horretan, Apunto S.L. komunikazio agentzia abian jarri zuen bazkide eta merkataritza zuzendari gisa. Lan hura garatzen zuen bitartean, Marketin eta Enpresa Sorkuntzako irakasle lanak burutu zituen Inasfor S.A. enpresan. 1997. urtean, jarduera horiek utzi zituen Nafarroako Emakume Enpresaburu eta Zuzendarien Elkartearen kudeatzaile izendatu zutelako, eta 1999. urtean kargu hori utzi zuen Bla, Bla Comunicación Interactiva S.A enpresaren Marketin Zuzendari gisa hasteko. Azkenik, 2001ean, e-Learning Channel S.L. enpresa sortu zuen, eta urtebete beranduago, marka horren merkataritza zuzendari lanak Rotalmo XXI S.L. enpresaren lanarekin batera garatu zituen.
2001 eta 2003. urte artean, Nafarroako Emakume Enpresaburu eta Zuzendarien Elkartearen lehendakaria eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren Batzorde Exekutiboaren (CEN) kide izan zen, alegia, enpresa elkartearen zuzendaritza erakunde honen plaza bat okupatzen duen lehenengo emakumea. Horretaz gain, bokala izan da Merkataritza eta Industriako Nafarroako Ganberan 2001 eta 2004. urtea artean, baita CAN Korporazioaren aholkularia ere, 2004. urtetik.
2003. urtean enpresa pribatua utzi zuen, UPN alderdiko foru parlamentarioaren kargua okupatzeko, eta bertan, horretaz gain, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Batzordearen Presidente eta Industria, Merkataritza, Lan eta Teknologiako Batzordearen bozeramailea izan zen.
2007ko abuztuan, Laura Alba Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilari izendatu zuten.