(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria

José María Roig Aldasoro

José María Roig Aldasoro

José María Roig Aldasoro.

Tarragonan jaio zen 1952ko irailaren 15ean, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

Farmazia Doktorea da Nafarroako Unibertsitatearen eskutik eta Zuzenbidean lizentziatu da Urrutiko Hezkuntza Unibertsitatean. Halaber, Osasun Zerbitzuetako Zuzendaritza Master bat dauka, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko unibertsitate Master bat eta IESE erakundeko Enpresetako Goi Zuzendaritzako Programaren Masterra.

1982. urteko uztailetik Nafarroako Gobernuaren funtzionarioa da, eta 1986 eta 1987. urteen artean Ingurumen Osasuneko Zerbitzuaren buru izan zen. 1991 eta 1995. urteen artean, berriz, Osasun Departamentuko Osasun Zentroen eta Jardueren Ikuskaritza Zerbitzuko zuzendaria izan zen. 1995 eta 199ko maiatza artean, Gizarte Ongizateko Departamentuaren Araubide Juridiko eta Ikuskaritzako Zerbitzuaren zuzendariaren kargua okupatu zuen, eta data horretatik 1999ko iraila arte, Gizarte Ongizateko zuzendari nagusia izan zen. 1999ko irailean Laneko zuzendari nagusi izendatu zuten, eta kargu horretaz arduratu da 2007. urte arte.

2007ko abuztuan Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuko kontseilari izendatu dute.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa