Castellano | Euskara | Français | English

José Carlos Esparza Sáez.
Miaranda-Ebron jaio zen (Burgos) 1954ko azaroan. Banatuta dago eta bi seme-alaba ditu.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatearen eskutik.
Nafarroako Demokraten Konbergentzia alderdiko kidea da sortu zenetik.
1977 eta 1980. urte artean Iruñeko Garbema aholkularitza enpresan lan egin zuen, eta 1985 eta 1987. urte artean bere zeregin profesionala Copeleche Taldean garau zuen. 1980. urtetik 2003. urtera arte Nafarroako ASPACE ekonomia arloaz arduratu zen.
Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundearen zuzendari-kudeatzailea izan zen 2003ko uztaila eta abenduaren artean, eta orduan, Gizarte Ongizateko zuzendari nagusia izendatu zuten. 2007. urte arte aipatutako karguaz jabetu da, eta urte horretan, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuko kontseilari izendatu dute.