(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria

Javier Caballero Martínez

Javier Caballero

Javier Caballero Martínez.

Iruñean jaio zen, 1961eko irailaren 13an. Ezkonduta dago eta hiru seme ditu.

Lehen eta Bigarren Hezkuntza Iruñeko San Ignacio Ikastetxean egina, 1979tik 1984ra bitartean Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean.

Abokatu lan egiten du 1984tik; Iruñeko Abokatuen Elkargoko idazkaria izan da 1997an eta 1998an, eta 1999an dekano aukeratu zuten (2003ko ekaina arte). Bestalde, 2000tik diruzain jardun du Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusian eta Batzorde Iraunkorreko kidea (2003ko ekaina arte). Jurista gisa, 2006ko azarotik, Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusiko Eskola Judizialaren Zuzendaritza Kontseiluaren kidea da eta Merituaren Gurutze Nagusiarekin saritu zuten Abokatutza Zerbitzuarengatik, alegia, Espainiako Abokatutzako Kontseilu Nagusiak ematen duen sari garrantzitsuena. Horretaz gain, Iruñeko Abokatuen Elkargoko urrezko eta brillanteetako Intsignia ere jaso zuen.

2000 eta 2003ko ekaina artean Tomás Caballero Fundazioko presidentea izan zen eta 2000ko irailetik 2004ko otsailera arte, Autopistas de Navarra, S.A. (AUDENASA) enpresaren presidentea izan zen.

2003ko urritik Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzu egonkorren Transferentzien Batzordearen kidea da eta horretaz gain honako karguak okupatzen ditu: Kalitatearen aldeko Nafarroako Fundazioaren kidea (2004ko uztailetik); Tasaciones y Consultoría, SA. Enpresaren Administrazio Kontseiluaren presidentea, baita Tasaciones y Consultoría Gestión y Servicios enpresarena ere (2005eko azarotik); Zerbitzu Publikoetako Politika Publikoen eta Kalitatearen Ebaluaziorako Foru Batzordearen presidentea (2006ko otsailetik).

2003-2007 legealdian Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria izan da, eta legealdi berri honetan, 2007-2011, kargu berberaz jabetuko da. Legealdi horretan ere Nafarroako Gobernuaren Presidenteordea izango da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa