Castellano | Euskara | Français | English

Begoña Sanzberro Iturriria.
Almandozen (Baztan) jaio zen 1962ko irailaren 11n, ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu.
Lanbide Heziketan titulatua da Informatika eta Kontabilitateko adarrean. 1990. urtean bere ibilbide profesionalari ekin egin zion abeltzaintza sektorean, bere jaioterrian zuzen ustiaketa propio batean. Egun, bertan egiten du lan txerriekin eta haragi behiekin. UAGN abeltzaintza sindikatuko Batzorde Iraunkorreko kidea izan zen 1999 eta 2003. urte artean.
Bere herriko alkatesa izan zen 1990 eta 1991 urte artean, baita Baztan Bailarako Udaleko zinegotzia ere, 1991-1995 eta 2003-2007 legealdietan. Horretaz gain, foru parlamentarioa izan da 2003-2007 legealdian UPN alderdian.
2007ko abuztutik Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria da eta euskalduna den Nafarroako Gobernuaren lehenengo kide bilakatu da