(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Toki Administrazioko kontseilaria

Amelia Salanueva Murguialday

 

Amelia Salanueva

Amelia Salanueva Murguialday.

Lizarran jaio zen 1966ko martxoaren 19an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Zuzenbidean lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatean eta Praktika Juridikoko Eskolan, Unibertsitate berberaren eskutik.

Nafarroako Gobernuaren letratua izan da, eta ondoren abokatutzan lan egin du Iruñean. Egun, Iruñeko Abokatuen Elkargoko M.I. aritu gabeko abokatua da.

Politikaren esparruan Lizarrako Udalaren zinegotzia (1991-1999) eta UPN alderdiko udal taldeko bozeramailea izan da. Era berean, Nafarroako Gorteen foru parlamentarioa izan zen IV., V. eta VI. Legealdian, eta bertan, Foru Parlamentuko Mahaian parte hartu zuen, bigarren idazkari eta lehen presidenteorde gisa. Horretaz gain, UPNE talde parlamentarioaren bozeramailea izan zen, VI. Legealdian, 2004ko martxoa arte. Urte horretan, Nafarroako senatari aukeratu zuten, eta kargu horretaz arduratu da gaur arte.

Horretaz gain, Nafarroako Gazteria Exekutiban (JJ.NN) eta UPN alderdiaren Batzorde Exekutiboan hartu du parte. Gaur egun, oraindik hartzen du parte bertan.

2007ko abuztuan, Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilari izendatu dute.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa