(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria

Álvaro Miranda Simavilla

Álvaro Miranda

Álvaro Miranda Simavilla.

Zaragozan jaio zen, 1957an. Ezkonduta dago eta lau alaba ditu. Portu, Ubide eta Bideetako injinerua da.

1982tik 1984ra bitartean Obretako Injineru Nagusia izan zen "Ferrovial S.A." enpresan, eta azken urte horretan Jurramendiko Mankomunitateko Gerente izendatu zuten; 1986tik 1996ra bitartean Zuzendari Teknikoa izan da Iruña aldeko Mankomunitatean.

Hornikuntza eta Saneamendu Sareen Batzordeko burua izan da Espainiako Hornikuntza eta Saneamendurako Elkartean (AEAS). Europako Hornikuntza eta Saneamendurako Elkartean (EURO) IV Batzordeko kidea izan da. Ur kanalizazioei eta saneamenduari buruzko hainbat argitalpen idatzi du.

1996an Nafarroako Gobernuak Herri Lanetako Zuzendari Nagusi izendatu zuen, eta kargu horretan jardun du Herri Lan, Garraio eta Komunikabideetako kontseilari izendatu arte (2004ko otsailean).

Nafinco enpresaren administrazio kontseiluaren bokala izan da, Audenasa enpresaren bokala eta presidentea eta Canal de Navarra, S.A enpresaren administrazio kontseiluaren kidea, eta Ciudad del Transporte de la Comarca de Pamplona, S.A. enpresaren presidentea.

2007ko abuztuan Nafarroako Gobernuaren bigarren Presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari izendatu dute.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa