Hauteskunde hauetan erroldako hautesleetatik (437.776) %68,43 joan ziren botoa ematera, eta abstentzioa %31,57koa izan zen. Emaitzak ondoko hauek izan ziren: UPNk 17 aulki (91.163 boto), PSN-PSOEk 11 (62.021), Convergencia de Demócratas Navarros-CDNk 10 (55.153), IUk 5 (27.773), HBk 5 (27.404) eta EAk 2 (13.568). Hauteskunde hauen ondorioz, Nafarroako lehen koalizio gobernua eratu zen, PSN-PSOE, CDN eta EAk osatua eta Javier Otano Cid Lehendakari zeukala.
Otano Lehendakariak dimisioa eman zuen 1996ko ekainean, eta urrian beste gobernu bat osatu zen, Miguel Sanz Sesma UPNko hautagaia haren lehendakari aukeraturik. Gobernuak bakarrik izan zuen UPNko parlamentarien onetsia.
-
Toki Administrazioa, Lurralde Antolamendua, Ingurumena eta Etxebizitza: Javier del Castillo Bandrés (CDN) (Zangoza, 1939-11-19).
-
Hezkuntza eta Kultura: Pedro Burillo López (PSN) (Zaragoza, 1945-12-20).
-
Osasuna eta Gizarte Ongizatea: Fernando Puras Gil (PSN) (Tutera, 1954-9-25).
-
Herri Lanak, Garraioa eta Komunikazioak: Auritz, 1927-9-14), eta haren ondoren Luis Ibero Elía -CDN- (Iruñea, 1949-7-11).
-
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landa Sustapena: José Javier Echarte Echarte (CDN) (Iruña, 1954-3-17).
-
Industria, Merkataritza eta Turismoa: Iñaki Cabasés Hita (EA) (Iruñea, 1952-2-15).