(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Jardueraren abiaburuak

2007ko abuztuaren 8an, Unión del Pueblo Navarro (UPN) eta Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN) alderdiek hitzarmen bat sinatu zuten koalizio gobernua  eratzeko 2007-2011 legealdirako. Aipatu hitzarmenean honako alderdi hauek nabarmendu daitezke.

GOBERNAGARRITASUNA. Bi Alderdi politikoek Foru Komunitateko Instituzioen gobernagarritasuna bermatuko dute 2007-2011. urteen legealdian, eta horretarako koalizioko Gobernu egonkorra osatuko dute Nafarroako Parlamentuko Nafarroako Herriko Batasunaren eta Nafarroako Demokraten Konbergentziaren Alderdien eta dagozkien Talde Parlamentarioen babesarekin.

GOBERNU EKIMENAREN PRINTZIPIOAK. Koalizio Gobernuak bere jarduera politikoa hurrengo printzipioei buruzko edukiaren arabera gauzatuko du:

  • Nafarroako identitatea eta nortasuna berezko eta bereizitako Komunitate gisa aitortzea, Estatutako eta Europako esparruan, Konstituzioak eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoak ezarritako esparruaren barruan. Horretarako bere irudia, ikurrak eta auto gobernuak sustatu eta kanpoan proiektatu behar da.

  • Ekonomia Hitzarmena Estatuko Nafarroa-Estatuko ekonomia eta finantzak erregulatzeko tresna hoberentzat jotzea, Nafarroa Espainiako herri guztiekiko solidarioa izateko eta nafarren aurrerabide soziala eta ekonomikoa bermatzeko.

  • Nafarroako ekonomia eta gizartearen garapenerako eta bere gobernagarritasunerako Nafarroako Aurrekontu Nagusietako urteko indarraldia nahitaezkotzat jotzea. Horiek parlamentuaren eta gainontzeko indar politikoen arteko adostasun nahikoarekin ontzat eman behar dira, kontu politikoen oreka eta egonkortasunean oinarrituta.

  • Nafarroako sistema fiskal eta zerga sistema Espainiako gainontzeko herrietan indarrean dagoenarekin bat etortzea, Nafarroako hiritarrak egoera fiskal okerragoan ez egoteko, Nafarroako Ogasunerako eratorri daitezkeen errenten lokalizazio eza eta galerak saihesteko.

  • Gobernuak bere jarduera ikuspegi konstituzionalista, lankidetza eta leialtasun instituzional, bizikidetza eta aurrerabidearen arabera garatzea, gizarte politikei arreta berezia emanez eta Sektoreen Arteko Hitzarmen hau sinatutako agente ekonomikoen eta sozialen babesarekin.

INBESTIDURA PROGRAMA: Koalizio Gobernuak bere jarduera garatuko du Gobernuko Lehendakaritzako izangaiak Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako inbestidura programaren arabera. Alderdi sinatzaileek hura ezagutzen, bereganatzen eta euren gain hartzen dute.

EGONKORTASUN POLITIKO-INSTITUZIONALA: Alderdi sinatzaileen Alderdi Parlamentarioek egonkortasun politiko –instituzionala bermatuko dute eta euren jarduera parlamentarioa koordinatuko dute Legealdian, Gobernuaren jarduerari ahalik eta gehien laguntzeko, botoa norabide berberean aitortzeko eta gainontzeko agintari politikoekin elkarrizketaren eta adostasunaren alde egiteko, Nafarroako Parlamentua osatzen duten Talde Parlamentarioen gainontzeko eskaerei aurre egiteko. Horien guztien jarduera 2003-2007. urteen legealdirako izenpetutako hitzarmenean barne hartutako arauen eta konpromisoaren arabera garatuko da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa