Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak dokumentu bat landu du bertan agertzeko 2007-2011 legealdian herritarrekin hartu duen gizarte-konporomisoa. Dokumentuan legealdi honetan kudeaketa arlo desberdinetan eginen diren ekimenak biltzen dira.

Departamentuek laurehun ekimenetik goiti proiektatu dituzte 2012ra arte.
Guztira 548 ekimen dira. Aurreratuak ziren lehenik Gobernua osatzen duten UPN eta CDN alderdien hauteskunde-programetan. Bigarrenik, Presidenteak berak aipatu zituen Parlamentuan eskainitako inbestidura hitzaldian; hirugarrenik, beste batzuk agertzen dira Nafarroako Alderdi Sozialistarekin 2008ko Aurrekontuetarako sinatutako hintzarmenean; eta, azkenik, alderdi berberarekin sinatutako Nafarroa 2012 Planaren 90 neurrietan ere aipatzen dira.
Gobernuak, gardentasuna erakutsi nahirik, ekimenen dokumentua web atari honetan argitaratzea erabaki du eta gaorkotuta mantenduko du ekimen bakoitzaren exekuzio maila aldatu ahala.
Dokumentuak honako ekimen hauek biltzen ditu:
2007-2012 aldirako Gobernuaren planei buruzko dokumentu osoa