(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Erregistro Orokor Elektronikoa

  Erregistro Orokor Elektronikoa

  • DEPARTAMENTUA

    Lehendakaritza, Justizia eta Barnea

  • XEDEA

    Eskariak, idazkiak, galderak edo komunikazioak eta atxikitutako agiriak bide elektronikoz aurkeztea,  Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edozein organo edo erakunde publikori zuzenduta. Erabiltzailearen sinadura elektronikoa beharrezkoa da .

    Halaber, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Nafarroako Gobernuak agiri ofizialen berri ematen ahalko du.  Horretarako, ondorio juridikoak dituzten ebazpenak eta administrazio egintzak jakitera emateko, behar-beharrezkoa izanen da hartzaileak aurretik espreski onetsi izana eta Helbide Elektroniko Bakarra edukitzea

  • NORENTZAT Ziurtagiri digitala daukan  edonorentzat. Ziurtagiri digital baliodunen artean eNAN (NAN ekeltronikoa) dago.
  • AURKEZTEKO EPEA

    Urteko egun guztietan eguneko hogeita lau orduetan zehar. Halere, egun bliogabeetan aurkezturiko eskabideak hurrengo egun balioduneko lehenbiziko orduan eginak direla ulertuko da.

  • IZAPIDETZEA

    Bidalia egiteko tenorean, artxiboak atxikitzen ahal dira.  Ondoko formatu hauek onartzen dira:

    • TXT: testu lauko formatu irekia
    • RTF: testu aberastuko formatu irekia
    • ODT: OpenOffice dokumentuaren formatua 
    • PDF: dokumentu garraiagarrien formatua
    • HTML: web orriaren formatu irekia (testu besterik ez duena)
    • CSV: kakotsek bereizitako baloreen formatua
    • JPEG: PNG irudiko formatu irekia: irudiko formatu irekia.
    • DOC: MS WORD dokumentuaren formatua (makrorik gabe)
    • XLS: MS Excel kalkulu-orriaren formatua  (makrorik gabe)
    • TIF (TIFF): irudi artxibo etiketadun formatua

    Oharra:  eskabideak Internet Explorer-en bidez igorri ahal izateko  CAPICOM osagaia  instalatuta eduki behar duzu. Firefox eta Mozilla nabigatzaileak edukiz gero (Windows-en nahiz Linux-en) Java 1.6-ren runtime eta Mozilla-rako Javaren plugin-a behar dira.

  • ARAUDIA
    • 11/2007 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan administrazio elektronikoa
    • 70/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoari buruzkoa
    • 50/2006 FORU DEKRETUA, uztailaren 17koa, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duena

  • Jar zaitez gurekin harremanetan
    • Zerbitzu honi buruzko kontsultak egin nahi izanez gero, Erregistro Orokorreko eta Argibideetarako Bulegora jotzen ahal duzu:
      Tfnoa. 848 427115
      Ordutegia: Astelehenetik ostilarera, 8,30etatik 14,30etara
      E-mail: rgeneral@navarra.es
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa