Castellano | Euskara | Français | English
Eguneratze data: 2006ko azaroaren 24a
Nafarroako Gobernua, helbide soziala San Ignacio Etorbidea, 1 zenbakia, 31001 Iruñea, Espainian duena eta S-3100001C I.F.K duena, navarra.es bigarren mailako Internet domeinuaren titularra da. Orobat, Nafarroako Gobernuak herritarrei komunikazio zuzenerako modua eskaintzen die honako bide hauen bitartez:
Aurrez aurrekoa
Nafarroako Gobernua
Karlos III.a Etorbidea, 2 – 31002 Iruñea
Telefono bidezkoa
Zentralita: 848 - 427000
Herritarrentzako arreta: 848 - 427100
Internet
Nafarroako web gunearen posta elektronikoa
Honako xedapen hauek Interneteko atariko zerbitzuaren erabilera arautzen dute (aurrerantzean Ataria), Nafarroako Gobernuak herritarren esku jartzen duena Foru Administrazioaren informaziorako eta zerbitzuetarako sarbidea bultzatzeko, eta horrela, haiek Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioarekin eta bere Erakunde Autonomoekin dituzten harremanak errazteko.
Ataria erabiltzeak Atariaren erabiltzaile egoera egozten du (aurrerantzean Erabiltzailea) eta Legezko Ohar honetan dauden baldintza guztiak onartzea dakar. Atariaren zerbitzu emateak Erabiltzailea Atarira edo haren bidez eskaintzen den zerbitzuren batera konektatuta dagoen unearen iraupen mugatua du. Erabiltzaileak arreta handiz irakurri behar du honako Legezko Ohar hau Ataria erabiltzeko asmoa duen aldi bakoitzean, oharrak eta bere erabilera baldintzak, honako Legezko Oharrean jasoak, aldatu baitaitezke. Orobat, Atariaren bitartez Erabiltzailearen eta Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren arteko harreman elektronikoak arautzen dituzten nahitaez bete beharreko arauzko xedapenak ere egon litezke, beraz, Erabiltzaileak une oro jakin behar du haien edukia zein den.
Internet erabiltzaileentzat eskuragarriak diren Atariko hainbat zerbitzu baldintza, araudi eta jarraibide berezien mende egon litezke, zeinek, dagokionean, honako Legezko Oharra ordezkatu, osatu edo/eta aldatzen duten, eta Erabiltzaileak onartu egin behar ditu dagokion zerbitzua hasi aurretik.
Erabiltzaileek Ataria eta baita haren bidezko zeinahi zerbitzu eskuragarri ere erabiliko dituzte Legearen eta honako Legezko Ohar honekin bat eginik. Erabilera desegokia edo baimendu gabea, baita betebehar hori ez betetzeagatik sor litezkeen kalteak ere, legez egoki diren ekintzak ekarriko ditu eta, egoki denean, aipatu erabileratik eratortzen diren erantzukizunak ere.
Erabat debekatua dago Ataria erabiltzea sareak, komunikazio ekipoak, zerbitzariak eta gainerako ekipo informatikoak (hardware) edo produktu eta aplikazio informatikoak (software) gainkargatu, kaltetu edo baliogabetzen dituzten xedeetarako, Nafarroako Gobernuarenak edo hirugarrenenak izan.
Adierazpen gisa eta modu ez mugatzailean, Erabiltzailek konpromisoa hatzen du berariaz ez dituela honako jarduera hauek burutuko:
Atari honetako orrietan dauden testuek, araudiak eta oro har zeinahi informaziok izaera guztiz informatzailea dute, beraz, dagozkion iturri administratibo ofizialen indarraldia eta zehaztasuna egiaztatzeko iradokitzen dugu.
Atari honetan eskuragarri dagoen informazioa legezko balio asmorik gabeko gidatzat hartu behar da. Atari honetako dokumentuen eta informazioaren bertsioaren eta ofizialtzat hartzen den bertsioaren artean zeinahi bat ez etortzerik balego, administrazioen bertsio ofiziala da legez balio duen bakarra. .