Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Leire kalea 6, 4.a
31002 - Iruña
948-203800
bon@cfnavarra.es
Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO) Nafarroako Foru Komunitatean argitaratu behar diren xedapen orokor, administrazio egintza eta arau guztiak argitaratzeko komunikabide ofiziala da.
Lehenbiziko Aldizkari Ofiziala 1838ko martxoaren 1ean argitaratu zen, Boletín Oficial de Pamplona izenarekin; 1847tik aurrera Boletín Oficial de la Provincia de Navarra izena eman zitzaion, 1975era arte, urte hartan BOLETÍN OFICIAL de Navarra bihurtu baitzen.
Euskararen Foru Legean ezarritakoaren ondorioz, 1989tik aurrera gaztelaniaz eta euskaraz (Nafarroako Aldizkari Ofiziala –NAO-) argitaratzen da, argitalpen banatan, aldiberekoak baina bereiz.
Paperezkoarekin batera, 1996ko maiatzaren 1ean edizio elektronikoa hasi zen, Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuen atarian, lehenbiziko testuaren bertsio modura eta 2001etik aurrera jatorrizkoaren faksimile gisara.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko 11/2007 Foru Legeak, bere 43. artikuluan, bertsio elektronikoaren legezko ondorioak zehazten ditu.