Castellano | Euskara | Français | English
Sartu hitz bat edo gehiago bilaketako leihoan eta bilatzaileak eskatutako hitz guztiak dituzten iragarkiak ekarriko ditu. Gehienez ere 200 iragarki erakutsiko dizkizu. Hitzak zein atzizki daraman ez badakizu, hitzaren erroa idatzi, izarñoa (*) gehitu eta dena kakotx artean (“”) bildu behar duzu. Esate baterako, “deialdi*”.
Emaitza ona izatea nahi baduzu, ez sartu orokorregiak diren hitzak, iragarki askotan agertzen direnak, eta hobe zenbait hitz sartzea, hitz bakarra sartzea baino.
Hitz kate bat bilatzeko, kakotxak erabili, baina zehatz-mehatz jarri beharko duzu bilatzen ari zarena, iragarkian ageri den bezalaxe.
Letra larriak nahiz xeheak erabil ditzakezu eta azentu marka jarri edo ez. Horrek ez du eraginik izanen emaitzetan.
Behin emaitzak eskuratuz gero, dataren arabera ordenatzeko aukera hautatzen baduzu, berrienetik zaharrenera agertuko zaizkizu.
Bilaketa honen bidez txertaketen egutegi ofiziala aurkitu nahi dugu. Urtearen zenbakia gehituta (2007), bilaketa mugatuko dugu, eta aurreko hitzak ez ezik urte hori ere aipatzen den testuak baizik ez ditugu gureganatuko.
Lehen hezkuntzan, 2006/2007 ikasturterako testuliburuak erosteko beka eta laguntzen deialdiaren bila gabiltza. Bilaketa honetan bakarka doazen hitzak eta katea osatzen dutenak elkartu ditugu. Kakotx artean eta izarñorik gabe bildu ditugunak horrela aurkitzea espero ditugu, “lehen hezkuntzako”. Bakarka doazenentzat, ordea, izarñoak deklinabide kasu guztien aukera zabalik uzten digu.
Iragarki batean ageri den hitz kate bat zehatz-mehatz nola den jakinez gero, kasu honetan bezala, hura aurkitzeko modurik errazena hitz katea kakotxen artean sartzea da. Adibide honetan, esate baterako, foru dekretu hau aurkituko dugu, idazpuruan horrela ematen baita, baina, horrekin batera, baita 15/2007 Foru Dekretua horrela (nor kasuan eta singularrean) aipatzen den beste edozein iragarki ere.
Bilaketa berezia egiteko bilaketa arrunteko arau berberak hartu behar dira kontuan, baina hartan ez dauden beste eremu hauek ere erabil daitezke:
Bilatzen ari garen hitzak iragarkiaren idazpuruan galdetuta, bilatzaileari zehazten diogu sartu dizkiogun hitzek idazpuruan agertu behar dutela.
Bilatzaileari galdetu diogu Ablitasko Udalak bidalitako zein iragarki argitaratu den 2007ko maiatzetik abuztura bitarte. Era honetan, iragarkiak argitaratzen dituen edozein erakundek argitaratutako iragarki guztien berri izan dezake (data zehaztuta edo zehaztu gabe).
Horrela, bai Nafarroako Gobernuak bai Udalek iragarritako Lan Publikoaren eskaintza ikusiko dugu. Dataren arabera ordenatzeko agindua emanez gero, iragarkiak berrienetik zaharrenera agertuko zaizkigu.
Bilaketa sofistikatuagoak egiteko, hitzak eragile hauen bidez elkartzeko aukera gehitu da:
Ingeniari izateko deialdiak bilatu nahi ditugu, ingeniari tekniko izateko direnak kenduta. Bilaketa are gehiago zehaztu nahi badugu, denbora epea ere gehi dezakegu (esate baterako, aurten argitaratu direnak baizik ez).