(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nire NAOrako sarrera

Bilatu aldizkarietan

Laguntza
Bilaketa berezia

91. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 25a

  • II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
      • 2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2008ko ekainaren 24an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bertan biltzen baitira Udalarena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Barañainen, 2008ko ekainaren 25ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0810125

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa