Castellano | Euskara | Français | English
DONEZTEBE
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek bidezko oharrak egin ditzaten epe horretan.
Eskatzailea: Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea. Jarduera: hirugarren adinekoendako eguneko zentroa eta administrazio egoitza. Paratzea. Tokia: U07 unitateko P-226-A lurzatia.
Donezteben, 2008ko ekainaren 24an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L0810159