Castellano | Euskara | Français | English
Irailaren 3ko 96/2007 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 2ko 29/2007 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Aramendiko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Jesús María Aramendía Barbarin, Ignacio Echarri Ocáriz, Félix Echeverría Zudaire, José Miguel Gorricho Ochoa eta Juan José Maeztu Nieva jaunak Aramendiko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Erabaki hau Aramendiko Kontzejuari jakinaraztea.
Tafallan, 2008ko ekainaren 23an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0810135