Castellano | Euskara | Français | English
LUKIN
Lukingo Udalak, 2008ko ekainaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroa arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Lukinen, 2008ko ekainaren 18an.-Alkatea, Luis Ramón Azcona Gil.
Iragarkiaren kodea: L0810466