Castellano | Euskara | Français | English
BERRIOZAR
Berriozarko Udalak, 2008ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen eraikinak zaharberritzeko udal ordenantzako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Berriozarren, 2008ko ekainaren 26an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorráiz.
Iragarkiaren kodea: L0810229