(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nire NAOrako sarrera

Bilatu aldizkarietan

Laguntza
Bilaketa berezia

91. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 25a

  • II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2008ko ekainaren 9an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 11. puntuan:

Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehekatua, Bozateko UE-1 exekuzio unitatearen mugak zehaztu beharrez, izan ere 47. poligonoko 45. lurzatiari 182,56 m² kenduko zaizkio. Valer eta Laborra jaun arkitektoek prestatu dute, 2007ko irailean, 2008ko martxoan eta data bereko eranskin baten bitartez, eta horretarako ireki den espedientean dago, Iosu Delgato Rozas eta María José Telletxea Tolosa jaun-andreek sustaturik.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon, 2008ko ekainaren 25ean.-Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0810129

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa