(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nire NAOrako sarrera

Bilatu aldizkarietan

Laguntza
Bilaketa berezia

91. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 25a

  • II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2008ko ekainaren 9an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 11. puntuan:

Hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, 68. poligonoko 684. lurzatiaren parte baten erabilera aldatu asmo duena, ur babestuen eremukoa izan beharrean nekazaritza-abeltzaintzako eremu ertaineko lurzorua izan dadin. Aldaketa, Barbarin Gómez arkitektoak 2008ko maiatzean prestatua da, berariaz irekitako espedientean dago eta Baztango Udalak berak sustatua da.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon, 2008ko ekainaren 25ean.-Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0810112

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa