Castellano | Euskara | Français | English
BAZTAN
Baztango Udalak, 2008ko ekainaren 9an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 12. puntuan:
Hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, Elizondoko hirilurzoruaren 16. poligonoko 660. lurzatiaren parte baten erabilera aldatu asmo duena, berdegune izan beharrean ekipamenduetarako eremua izan dadin. Aldaketa, Barbarin Gómez arkitektoak 2008ko maiatzean prestatua baita, berariaz irekitako espedientean dago eta Baztango Udalak berak sustatua da.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Elizondon, 2008ko ekainaren 25ean. Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.
Iragarkiaren kodea: L0810072