(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nire NAOrako sarrera

Bilatu aldizkarietan

Laguntza
Bilaketa berezia

91. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 25a

  • II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Barañaingo herritarrek udal administrazioarekiko duten eskubide eta betebeharren gutuna. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2008ko ekainaren 24an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Barañaingo herritarrek udal administrazioarekiko duten eskubide eta betebeharren gutuna.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraikiz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Barañainen, 2008ko ekainaren 25ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0810113

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa