Castellano | Euskara | Français | English
Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak 2007ko maiatzaren 24an egin zuen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:
a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.
b) Instalazioa jartzeko tokia: Zangoza.
c) Instalazioaren xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.
d) Ezaugarri nagusiak: zirkuitu bikoitzeko aireko linea, 66 kV-ekoa, lehendik dagoen zirkuitu bakunekoaren ordez jartzeko, "STR Zangoza-ST Zangoza" eta "STR Zangoza-Paper fabrika" izena, hasiera 00.11 zenbakiko metalezko euskarrian, metalezkoak, 1.221 m, LA-175, bukaera 00.17 zenbakiko metalezko euskarri berrian, eta lurpeko tartea, 130 m-koa, HEPR-Z1/500, bukaera "STR Zangoza" azpiestazioko enbarratu berrian, Zangozako udal mugapean.
e) Nongo materialak: Espainiakoak.
f) Aurrekontua: 226.120,51 euro.
Eskaera hori jendaurrean jarri zen, 2008ko martxoaren 17ko Diario de Navarran, 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2008ko apirilaren 7koan) eta Zangozako Udaletxeko iragarki oholean. Ezarritako epean ez da alegaziorik jaso.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoa ezartzeko baimena ematea, Zangozako udal mugapean.
2. Aipatutako instalazioaren onura publikoa deklaratzea, ondoko arauetan ezarritakoaren ondorioetarako: Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 52., 53. eta 54. artikuluak eta hura garatzen duen Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluak.
3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua onestea; Iruñean datatua da 2007ko martxoan eta Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua. 12 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.
4. lberdrola D.E.S.A.U.ri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.
5. Ebazpen hau Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Landabengo industrialdea, C kalea, E ataria, 31012 Iruñea) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.
6. Ebazpen hau Zangozako Udalari (kale Nagusia, 31-35, 31400 Zangoza), Ingurumen Ministerioari eta Ebroko Ur Konfederazioari (Paseo Sagasta, 24-28, 50071 Zaragoza) jakinaraztea eta adieraztea horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dutela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2008ko ekainaren 18an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.
Iragarkiaren kodea: F0809909