Castellano | Euskara | Français | English
2008ko martxoaren 6an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.
Jarduketaren helburua da orain dagoen linea baten transformazioa, 13,2 kV-eko zirkuitu baten ordez 66 kV-eko beste bat jartzeko, 965 metrokoa, linea horren 10.11 euskarriraino, eta 228 metroko beste tarte berri bat eraikitzea, 10.11 euskarritik Beritxitos STRra. Horrez gain, dagoen linea horren bao bat kenduko da, 236 metrokoa, 10.11 eta 10.12 euskarrien artean.
Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I. atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.
Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.
Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposamenaren aldeko txostena egin du. Iruñeko Udalak hirigintza txostena egin du, aldekoa.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Legearen 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,
EBATZI DUT:
1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Iruñeko udal mugapean Beritxitos STRren elikapenerako 66 kV DC-ko linea instalatzeko.
2. Baimena baldintza hauek betetzearen menpe emanen da:
-Linea horren bao bat kenduko da, 236 metrokoa, 10.11 eta 10.12 euskarrien artean.
-Obrak egin bitartean ez da sarbide berririk eginen. Beraz, egun dauden bideak erabiliko dira.
-Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunari dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.
5. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Iruñeko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko ekainaren 23an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0810043