(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nire NAOrako sarrera

Bilatu aldizkarietan

Laguntza
Bilaketa berezia

91. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 25a

  • I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
      • 1.3.6. Beste batzuk

66/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Osasun kontseilariak emana, "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" argitalpen zientifikoa argitaratzea ezarri zuen 5/1997 Foru Agindua, Osasun kontseilariak urtarrilaren 14an emandakoa, aldatzen duena.

Osasun kontseilariak urtarrilaren 14an emandako 5/1997 Foru Aginduaren bidez "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" argitalpen zientifikoa argitaratzea xedatu zen. Ondoren, Osasun kontseilariak martxoaren 14an emandako 40/2002 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Urte hauetan, "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" argitalpenak onarpen zabala izan du eta Espainiako nahiz nazioarteko datu baseetan sartu da, haren ospe onaren adierazgarri.

Argitalpenak lortu dituen helburuak eta Espainian eta nazioartean erdietsitako maila kontuan harturik, beharrezkoa da haren kudeaketa organoak aldatzea, Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) delakoak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren erakundeak, aldizkaria bere datu basean sartu duenak, argitaratzen dituen Zientzi Aldizkariak Argitaratzeko ezarriak dituen Arauetara egokitzeko; halatan, argitaratzeko prozesu osoa bere aplikazio informatikoaren barruan kudeatu ahal izanen da, eta modernizazioa eta kalitatearen hobekuntza lortu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta bere lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" argitalpen zientifikoa argitaratzea xedatzeko Osasun kontseilariak urtarrilaren 14an emandako 5/1997 Foru Aginduaren 3. idatz-zatia aldatzea. Hauxe izanen da testu berria:

"Aldizkariaren Argitalpen Kontseilua eratuko da, gutxienez 6 kide izanen dituena, haien artean irakaskuntzaren eta ikerketaren arloko profesional entzutetsuak, aldizkariaren argitalpen ildoa definitzeko zeregina betetzeko".

2. Aipatu foru aginduaren 4.1 idatz-zatia aldatzea; honela geldituko da:

"Argitalpen horiek, halaber, erredakzio kontseilu bat izanen dute, gehienez ere sei kidekoa, lanak jaso, horiek hasieratik amaierara kudeatu eta argitalpenen onarpen eta baimena emateaz arduratuko dena, artikuluen edukien gaineko erantzukizuna egileena baizik ez izatea ukatu gabe.

3. Aipatu foru aginduaren 4.3 idatz-zatia aldatzea; honela geldituko da:

"Erredakzio kontseiluko kideetako batek kontseiluko buruaren lanak beteko ditu eta argitalpenen zuzendaria izanen da; beste bat idazkaria izanen da, nahitaez Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko funtzionarioa, eta gainerakoak kideak izanen dira. Kide guztiek aldizkariari eginen dioten ekarpena borondatezkoa eta doakoa izanen da.

Erredakzio kontseiluko kideak lau urtetik berrituko dira, aldizkariaren kudeaketaz arduratuko diren Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzukoak direnak izan ezik. Erredakzio kontseiluak proposatuko du kide berrien eta kontseiluko burua-zuzendariaren izendapena, eta Osasun zuzendari nagusiak izendatuko ditu ebazpen bidez".

4. Osasun kontseilariak emaniko urtarrilaren 14ko 5/1997 Foru Aginduari beste idatz-zati bat eranstea, 4.4, eduki honekin:

"Zientzia kontseilu bat eratuko da, ikerketaren arloan sona eta curriculum frogatua duten profesionalekin. Kontseilua irekia izanen da, halako moduan non aldizkarian parte hartzen duten profesionalak bertako kide bihurtu eta aldizkariak aurrera egiten lagun dezaten beraien jakintzari esker".

5. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Osasun Departamentuko Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuari eta Ikerketa Biomedikoaren Atalari.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 30ean.-Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0810868

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa