(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nire NAOrako sarrera

Bilatu aldizkarietan

Laguntza
Bilaketa berezia

91. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 25a

  • I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.1. XEDAPEN OROKORRAK
      • 1.1.3. Foru Aginduak

313/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 22an emaniko 172/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean tomatea belzten duen birusa edo "Tomato Spotted Wilt Virus (TSWV)" badela adierazi, organismo horren aurkako borroka onura publikoa dela aitortu eta horren kontrolerako neurriak hartu ziren.

2006ko abenduaren 15eko 1857/2006 (EE) Erregelamendua nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainetarako Estatuko laguntzei EE Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta 70/2001 (EE) Erregelamendua aldatu du. Berriki, Europako Batzordeak bere iritzia eman du erregelamendu horren 20. artikuluari eman beharreko interpretazioari buruz, jakinarazitako laguntza araubideak indarra hartzeko epeari dagokionez.

Halatan, Batzordeak ulertzen du araubideak Batzordearen Nekazaritza Zuzendaritza Nagusiaren web orrian erregistro zenbakia argitaratzen den egunetik aurrera (ez Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik aurrera) izanen direla aplikatzekoak, 1857/2006 (EE) Erregelamenduaren 18. artikuluaren arabera gastuak araubidea argitaratu ondotik baizik ez baitaitezke aukerakotzat jo, hau da, salbuetsitako araubideari emandako erregistro zenbakia argitara eman ondoren.

Soluzio horren xedea da salbuetsitako araubide baten mende emandako zenbait laguntza araubidetik kanpo ez geratzea erregelamenduan ezarritako publizitatearen irizpidea bete ez izanaren ondorioz, eta araubide horien segurtasun juridikoa sendotzea.

Interpretazioa berri samarra denez eta apirilaren 22ko 172/2008 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean tomatea belzten duen birusa edo "Tomato Spotted Wilt Virus (TSWV)" badela adierazi, organismo horren aurkako borroka onura publikoa dela aitortu eta horren kontrolerako neurriak hartzen dituena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak onetsi ondokoa, beharrezkoa da foru agindua aldatzea, laguntzen araubidea aplikatzeko datari buruzko aipamena eransteko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 22ko 172/2008 Foru Agindua aldatzea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 22an emaniko 172/2008 Foru Aginduak, Nafarroako Foru Komunitatean tomatea belzten duen birusa edo "Tomato Spotted Wilt Virus (TSWV)" badela adierazi, organismo horren aurkako borroka onura publikoa dela aitortu eta horren kontrolerako neurriak hartzen dituenak, aldaketa hau izan du:

1. 1. artikulua 1.1 artikulua izanen da aurrerantzean, eta 2. eta 3. zenbakiko paragrafo hauek erantsi dira:

"2. Era berean, arau honen xedea da nekazaritzako ustiategi txiki eta ertainek, nekazaritzako produktuen lehen mailako ekoizpenean aritzen direnek, beraien landareen eritasun edo infekzio parasitarioengatik jasoko dituzten laguntzen araubidea ezartzea.

3. Betiere, enpresek ETE izateko baldintzak bete beharko dituzte, 2001eko urtarrilaren 12ko 70/2001 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoari jarraikiz. Hura enpresa txiki eta ertainetarako Estatuen laguntzei buruzko EE Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa zen".

2. 7.3. artikulua aldatu eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"3. Laguntzen araubidea gastua egin edo galera gertatu eta hiru urteko epean ezarri beharko da, eta laguntzak lau urteko epean ordainduko dira, une horretatik aurrera. Zehazki, 2008ko laguntzak gastua egin edo galera gertatzen den unetik aurrera ezarriko dira, eta gastua egin izana frogatzen denean ordainduko".

3. 7. artikuluari 4. eta 5. paragrafoak gehitu zaizkio, testu honekin:

"4. Laguntzaren helburua den eritasunaren kasuan Batasuneko araudiak ez du ordainarazpen berariazkorik ezarri aurka egiteko neurrietarako.

5. Batasuneko araudiaren arabera nekazaritzako ustiategiek ordaindu beharreko neurriak ez dira laguntzaren xede, non eta laguntza neurri horien kostua ez den osotara berdintzen ekoizleek ordaindu beharreko nahitaezko ordainarazpenekin.

4. Xedapen gehigarri bakarra "Lehen xedapen gehigarria. Aurrekontuko dirua." izanen da aurrerantzean.

5. Xedapen gehigarri berri bat erantsi da. Hona testua:

"Bigarren xedapen gehigarria.-Laguntzen araubidea aplikatzeko data.

Laguntza araubidea 1857/2006 EE Erregelamenduan salbuespenerako aurreikusten den eskabidearen erregistro zenbakia Europar Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiaren webgunean argitaratzen denetik aurrera aplikatuko da".

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko ekainaren 17an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0809866

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa